Bertso afaria 2007-02-15
Igandea, 2008 Otsaila 3Betidanik bidelagun izan dira bertsoa eta sagardotegiak. Gure bertso eskolakook ere ohitura horri eusten diogu eta gure bertso-praktikarako leku aproposagorik ez dagoela sinetsita gaude.
Horregatik, urtero egiten dugu gutxienez afari bat sagardotegian. Aurtengoa (aurtengo lehenengoa) otsailaren 15ean egingo dugu, Aldabako Hipolitonen.
Bertso-urte berriari indartsu ekiteko indarrak hartzeko balioko digu! EARRA BERTSOA!
zabaldu |
del.icio.us |



Azken urteotan bezela, zazpi astoren gainean bertso eskolak kalendarioa osatzen parte hartu du. Alegiako argazkizaleen taldeak garai bateko Alegiako eta bertako bizimodua azaltzen duten fotografi zaharrak jartzen ditu eta horren inguruan, hilabete bakoitzeko bertso bana jartzen dituzte bertso eskolako kideek. AKO, Alegiako kultur orria, arduratu da egutegiaren osaketaz.











