zazpi astoren gainean

Festatan, bertsoak tope

Asteazkena, 2009 Uztaila 22
Kategoria: Ekitaldiak

Saio asko izan dira aurtengo festatan ere, ofizialak… eta ez hain ofizialak. Onenak, txosnako barra ertzean edo Tontokaleko harrian eserita botatakoak haizeak eraman ditu. Errepika ezinak izaki entzun zituenaren oroimenak bakarrik gordeko ditu.
Beste batzuk bildu, grabatu, egin ditugu eta sarean ere badaude. Karmen egunez Inaxio Begiristain Kultur Etxea tope beteta giro ederrean saio bikaina egin zuten Andoni Egañak, Amaia Agirrek, Aitor Sarrriegik eta Amets Arzallusek.
Hurrengo egunean jubilatuen hamaiketakoan Unai Agirrek eta Aitor Mendiluzek egin zuten saioa librean. Bi hauetako bertsoaldiak daude entzungai bertsoplaza.tv web atarian.
Horren adibide gure orrira ekarri degun Andoni Egañaren agurra. Bertsolariek behin eta berriz aitortu zuten Alegian dagoen bertso mugimendu ederra, eta hemen bere hasierako agurrean txapeldunarena.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (3) erantzun

Dr Jeiki & Mr Jai

Asteartea, 2008 Urria 21
Kategoria: Ekitaldiak

Tontokaletik Dr.Jekill eta Mr.Hyde-n aipamena iritsi zaigunez, guk gure bertsio propioa proposatuko dugu; Dr. Jeiki eta Mr. Jai, aurtengo Ekainaren 13an Durangoko Plateruenea kafe antzokian grabatua.

LSD-a eta Speeda, Jeltzaleak eta Bruce Lee, psikopatologiak eta errealitatea… Argi ibili!!!


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun

Zinema eta bertsoa

Astelehena, 2008 Uztaila 14
Kategoria: Ekitaldiak

Tontokaletik iritxi zaigun galderari erantzunez, eta aspaldi gure bitakora maitea abandonaturik dugun honetan, udarak ematen duen bizi-pozarekin ea martxa pixkat hartzen dugun.

Egia da Alegiako zinema toki aproposa dela. Baina zertarako? Azken aldian herriko kultur ekintza (ia) denak Kultur Etxean burutzen dira. Lekuz Zinema baina handiagoa da, hau da, jende gehiago sartzen da. Ados nago toki paregabea dela eta erabilera eman behar geniokeela, baina nola? Alegian ba al dago halako kultur eskaintzarik? Filmak? Haurrentzat zerbait? Norbaitek ba al dauka idearen bat?

Bertso-eskolakook gure aldetik aurtengo festetako bertso-saioa bertan antolatu dugu. Sonoridade bikaina dauka, eta festetako eromenetik ihes egiteko toki ederra da. Hantxe ikusiko gara!!!

Bertsolariak: Aitzol Barandiaran, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Andoni Egaña

P.D. Ez ahaztu bertsoarentzat egun handia dela igandekoa ere. Bertsotarako beste toki paregabe batean, Bulebarrean noski!!!!. Prestatu Zirko Handia iritxi da eta herrira!!!

Ondo pasa festak eta Bibalabirjen!!!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun

Bertso afaria 2007-02-15

Igandea, 2008 Otsaila 3

Betidanik bidelagun izan dira bertsoa eta sagardotegiak. Gure bertso eskolakook ere ohitura horri eusten diogu eta gure bertso-praktikarako leku aproposagorik ez dagoela sinetsita gaude.
Horregatik, urtero egiten dugu gutxienez afari bat sagardotegian. Aurtengoa (aurtengo lehenengoa) otsailaren 15ean egingo dugu, Aldabako Hipolitonen.
Bertso-urte berriari indartsu ekiteko indarrak hartzeko balioko digu! EARRA BERTSOA!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (2) erantzun

Bertso eguna 2008

Osteguna, 2008 Urtarrila 24
Kategoria: Ekitaldiak

Aurten ere iritxi da bertso eguna, beste urte batez. Urteko saiorik garrantzitsuenetakoa izango da bertsozale eta bertsolarientzat bertso eguna, garrantzitsuena ez bada.

Sortu eta lehen urteetan, bertsolari zaharrei omenaldia egitea zuen helburu egun honek, bertsolari eguna izena zuelarik. Baina urtea joan eta urtea etorri, helburuak, eguna, festa, bertsoa ulertzeko modua…guztia aldatuz joan zen, eta azkenean bertsozaleon urteko hitzordu garrantzitsuena bihurtu da.

Azken urte hauetan bezala Donostian ospatuko dugu eguna. Parrandazaleenak eguardi parterako joango gara kapitalera, kaleak (eta gu geu) bertsoz bustitzera. Arratsaldeko 18:00n izango da ekitaldi nagusia, Kursaalean, eta ondoren afaria eta festa. Beraz, gonbidatuta zaudete guztiak!!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  Erantzun(1)

Iganden denok Illunbea!!!

Asteazkena, 2007 Abendua 12
Kategoria: Ekitaldiak

Iritxia behingoz finala!!

3 hilabete ta geo, G puntue klimaxea iritxikoa iganden, eta noski, astotarrak bertan izango gea. Hortako, autobusa antolatu deu, ta 15:45n aterako da Tontokale gaineko autobus geltokia izena duen, baina sekula autobus bat geratu ez den toki horretatik. (Bai, Xantin ferreterin paretik!). Oaindik tokie badao autobuseako, beraz, jun nahi dunak Kultur Etxen apuntatu.

Zatoa, urdaiazpikoa ta antzekoak ongietorrik izango die, beraz, ea batenbat animatzean!! Ondo pasa ta jaiarte!!
Ah, batenbat oaindik enteatu ezpada, hok die zortzi finalistak: Jon Martin, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jexux Mari Irazu, Iker Zubeldia eta Beñat Gaztelumendi.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun

Abenduaren 16an denok Ilunbera!!!!

Osteguna, 2007 Azaroa 29

Azti lagunok! Gpuntua gero eta gertuago dago eta bere puntu gorena abenduaren 16an lortuko du, arratsaldeko 17:00tan Donostiako Illunbe zezen-plazan (lasai! Jesulin ez da bertan izango), izan ere, Gipuzkoako bertsolari txapelketaren finala jokatuko da bertan.

Hori dela eta, Zazpi Astoren Gainean bertso-eskolakook, autobusa antolatu dugu (Gora Txindoki ta gora Lukax, Pepi, Ramon eta enparauak!!!). 6 euro balio du bidaia zoragarri hori egiteko txartelak (autobus berden noski! Nun dao atzealden mahaie zeuken autobus zuri-berdea?).
Txartel hauez gain, finalerako sarrerak ere lor ditzakezue Kultur-etxean.
Anbiente ederrean joango gara Donostira! Animatu alegitarrak eta ingurukoak! Nola ez txintxarriesferakoei ere luzatzen diegu dei hau!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (2) erantzun

Astotarrak Tolosan

Astelehena, 2007 Azaroa 5
Kategoria: Ekitaldiak

Gpuntua Tolosan
atzo ozen-ozen.
Ta gu, hainbat astotar
hura antolatzen.
Hain egun pasa onik
ez nun gogoratzen
Sarrerak saltzen edo
txalo gogor jotzen…
Antolakuntza behintzat
ederki joan zen.

Iker

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  Erantzun(1)

Bertso-afaria azaroaren 9an

Ostirala, 2007 Urria 26
Kategoria: Ekitaldiak

Alegiako azaro kulturalaren barruan, aurten ere ekitaldi bat antolatu dugu bertso-eskolakook.
Azaroaren 9an (Gipuzkoko txapelketaren atsedena aprobetxatuz) bertso-afaria izango da Intxurre elkartean Iñigo Izagirre eta Julen Zulaika bertsolariekin 15 euroren truke.
Urteroko legez, mundu mailan aski ezaguna den TXANPIO sukaldariak prestatuko du afaria.
Beraz, izena eman nahi duenak azkar ibili beharko du, izan ere, nahiz eta epea azaroaren 6a izan, litekeena baita aldez aurretik plazak betetzea.
Horretarako AZTII ibili! Eta izena eman zazue ondorengo lekuetan: Etxeberrianen, Ixkiñan, Hilarionen, Arruenen, Kafen, Jubilatunen eta sozidaden.

BubbleShare: Share photos - halloween photos

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun






















"Zazpi astoren gainean" bertso eskola
20.260 ALEGIA

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft