zazpi astoren gainean

Alegi txapeldun!!

Asteazkena, 2009 Apirila 8

Amaitu da bertsolarHITZA bertso desafioa. Hiru herrik hartu dugu parte (Ibarra, Altzo eta Alegi), eta lehengo larunbatean jokatu genuen final handia Ibarrako Gaztetxean, Alegiko eta Altzoko taldeen artean.

Alegiko taldetik Felixek, Imanolek, Zaztarrek eta Ikerrek kantatu genuen (Beñat, gogoan zaitugu!!), eta Altzotik, Laso, Olano, Adur eta Etxordek osaturiko taldea joan zen Ibarrara. Saio bikain baten ondoren Alegiko taldea izan zen txapeldun, berdinketa hausteko saio eta guzti.

Dena oso ondo atera zen, eta desafioak merezi bezelako amaiera izan zuen. Eta noski, txapeldunok ospatu genuen gau luze luze batean!! Ea hurrengo urtean herri gehiago animatzen diren.

Denbora asko itxaroten egondako zerbait pasatzen den guztietan gertatzen den bezela, hutsune bat geratu zaigu barruan; egun handi bat bizi eta pasa izanaren oroimen melankoliko bat. Berau goxatzeko, saioaren laburpen zabala ikusi nahi duzuenok klikatu hemen. Zorionak denoi!! Mundialak gera!!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun

Katamalo

Asteazkena, 2008 Urria 8

Bihotz Bakartien Kluba azken kontzetuak ematen ari den honetan, Maialen Lujanbiok idatzitako Katamalo bertsokanta dakarkigu. Gu ta Gutarrak taldeak apirilaren 11n Larrabetzuko Gaztetxean emaniko kontzertuan B.B.K izan zen talde gonbidatua, eta besteak beste kantu zoragarri hau eskeini zuten.

Irlandar aireak dituen bertsokanta da honakoa, eta ikusiko duzuenez, besteek esaten dutenaz eta uste dutenaz Lujanbiok pentsatzen duena azaltzen du. Ikasi eta gozatu!!


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun

bertsoplaza.tv

Osteguna, 2008 Apirila 10

Bertso saio bereziak, eta oso earrak portzierto, jartzen hasi geanez, eta aurreko puske hoietan bi maixu azaltzen baziren, hona hemen bi maixu haundiek batera (eta oso batera) botatako bertsoa
Era horretan aprobetxatzen det sarean dagoen beste bertsogune baten proposamena egiteko.

Gurean denak jarri ezin ditugunez hemen bertsoplaza.tv ko aukera berria.
Egunerokotasunean oinarritzen bada ere, (asteko bertso saioak dakazki, tartean astiasuko karakol zopea Beterriko taldekako finalaren barruan. Ikusteko gomendatuta dago hori ere.

Nioen, asteroko bertso saioaz gain atal historiko bat baduela eta hor Egaña eta Sarasuaren bertso hau.
1993an bertsolamintzako topaketa barruan egin zen eta Andoni inprobisatzen ari den bitartean Jonek asmatu eta duoa egingo dio. Gaia Jexux Murua altzotar lagunak jarri zien eta horregaitik bere aipamena.

Bideoa sartu ezinik nabil ba! Arazo teknikoak konpontzen diren bitartean, barkatu eragozpenak, haber linka erantsi eta momentuz balio duen. Behin post bat idatziko eta!!!

Sarasua eta Egaña batera inprobisatzen

Astotzarra

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (2) erantzun

Sarasua maixua

Asteazkena, 2008 Apirila 9

Lehengo astean gure txapeldun haundiaren bideo bat jarri bagenuen, oraingo honetan Jon Sarasua maixuaren bertsokanta batekin gatoz. Berau orain dela urtebete grabatutakoa da Gu Ta Gutarrak taldeak Arrasaten eman zuen kontzertuan.

Sarasua gonbidatu zuten kontzertura eta ez zitzaien damutu, ez horratio!!! Azken urteetan, zoritxarrez, plazaz plazako jardunetik at egonik, bere jarraitzaile garenok horrelako harribitxiekin konformatu behar.

Euskal famatuen munduaren inguruan idatzia da bertsokanta. Ederra benetan. Onena zuok ikustea. Gozatu!!!


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  Erantzun(1)

Txapelduna segidillan

Ostirala, 2008 Apirila 4


Neoastook
azken bolada honetan gure bloga ahaztu xamarrik eduki dugula kontuan hartuta, berriro hasi nahi genuke bertsoaren eta bertsozaleon zirrikituak astinduz.

Horretarako, zer egokiagoa Iñigok tontokaletik testuinguru ezin hobeagoan (larunbat iluntzean, txikiteoan, nun bestela?!) emandako aholkuak jarraitzea baino; bertsoaren sekretutxoak txintxarrisferan zehar zabaltzea proposatu zigun.

Lehen ikasgai bezela hemen Andoni Egañak segidilla doinu kubatarrean egin zuen saioa Abadiñoko Gaztetxean. Ea gustoko duzuen, batipat hik Iñigo!!


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (2) erantzun

Kaleberako frontoia

Asteartea, 2008 Otsaila 19


Aspaldi hontan kaleberako parketik igaro ohi naizen bakoitzean eztut haurrik ikusten jolasean, kotxeak bakarrik. Nola da posible?!, pentsatu eta bertso-sorta txiki bat idatzi dut. Azpian Kaleberako parkea dioen lekuan klikatu eta listo.

Iker Astotarra

Kaleberako parkea

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun

Zorrak zor, bertsolariak lodi!!

Osteguna, 2007 Azaroa 1

Halaxe izan zan bai, bi astotarrek (Sir Aitor Xabala eta Sir Iker Iriarte) bi astoren aurka (Sir Aitzol Barandiaran eta Sir Unai Muñoa bertsolari txit gorenak) apustue galdu genun palan, sinistezina dirudin arren, guk bakarrik dakigun kondiziotan, ordutan ta lekutan (a ze enboskada!!), testigu bakartzat Sir Imanol Aranburu epailea ta Altzoko Erraldoia izan genitulaik.

BubbleShare: Share photos - Thanksgivingtime!

Ta hitzeko pertsonak izanik, bazkarie prestatu genien Alegin lehengo larunbatez, Urriak 27, ganbas a la gabardina ta guzti. Earki bazkaldu ta geo, Eibarra jun ginen Gpuntuko final-laurdenetako saio entzutera ta hortik aurrerakok gutzat gordeko diteu, baino beste apustu baten kontue ez zan urruti goizeko lehen txorik kantari hasi zienen… Hurrengo bazkarie Lasarteko sozidaden, txangurro ta Alvariñokin!!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  Erantzun(1)

Gpuntua

Osteguna, 2007 Urria 25


G-puntuaren bila zazpi astoren gainean
Saio batetik bestera gabiltz herriko bertsozaleok. Larunbat eta igande arratsaldetako planak beteta dauzkagu. Bertsolariak animatu (irabaz dezaten eta bestela galdu dutelako) txalo jo, bertsoaz gozatu, parrandaren bat edo beste…
Aurten gainera bi herritarrek hartu dugu parte txapelketan. Gure Felix epaile gisa, eta ni gai-jartzen. (Earra huen gaie Iriarte!!) Ea hemendik lau urte barru gu bezain kobardea ez den astotarren bat oholtza hgainean kantari ikusten dugun!!
Beraz, txapelketa jarraitu nahi duenak badaki atea nun jo.
Ah eta finalerako baietz autobusa bete. Denok Illunbera!!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun

Bagatxik/n BLOGen uniBERTSOAn

Asteartea, 2007 Urria 23

Zazpi astoren gainean bertsozale taldekook pauso berri bat eman degu teknologia berrietan. Badegu gure bloga.
Hasi bakarrik egin gera, beraz pazientzia. Oraindik ez dakigu zer egin, nola, zeinentzako. Egingo degula bakarrik! Eta ez da gutxi.
Tontokaletik bloga izan degu maisu eta bide erakustaile. Txintxarrisfera osatzera gatoz beraz badezue (eta baditegu) bidai lagun berri bat. Eskerrik asko denoi.

BubbleShare: Share photos - Thanksgivingtime!

Eta… “ohikoa den bezela, hasierako agurrekin hasiko gera. Nahi duenak, nahi duen doinu eta neurrian hasi eta gero bestek jarraitu”

Tontokaletik abiatuta
iriki da gure bloga
orain jendeak galdetuko du
eta hori zertako da?
Igual denboraz lanak barrutik
ateratzeko kanpora,
igual ondo ez dakigulako
zertan gastatu denbora.
Erakutsiko digu denborak
nola jun, nundik ta nora

Felix Irazustabarrena

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  Erantzun(1)






















"Zazpi astoren gainean" bertso eskola
20.260 ALEGIA

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft