Egunkaria aurrera!
Asteazkena, 2008 Otsaila 20Bost urte egunkaria itxi zutela, itxi zigutela.
Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Euskaldunon Egunkaria itxita, bertako kideak , bultzatzaileak atxilotuta, torturak….
Gogoratu nahi ez genukeen baina gogoratu beharreko eguna. Orduko bertsoak ekartzea okurritu zait.
Bertsozale Elkarteak argitaratu eta banatu zituen salaketa eta elkartasuna adierazteko. Izenik gabe argitaratu ziren baina oso oker ez banago Jon Sarasuarenak dira, beraz aipatzeak mereziko du.

1.- Madrilgo estrategia
iritsi da zoro
hitzei hatsa kentzea
harturik metodo
astindu egin gaitu
buru eta gogo
euskararen hauspoan
gabiltzanok oro.
2.- Espero zitekeen,
ez genuen uste
miresten ditugunak
mallatu dituzte
asko mututu eta
denok jo gaituzte
aspaldi ez genuen
ikasi hainbeste.
3.- Itxitako hitzari
nola egin omen?
Nola bildu beretzat
behar beste kemen?
Defentsarik onena
oldartzea omen
aurrerako pausoa
behar dugu hemen.
4.- Lehen ere oihu franko
daukagu entzuna
elkartasun-kexuak
galdu du zentzuna
min honek izan beza
bere oihartzuna
kioskoetan dago
gure erantzuna
Bestelako erantzunak emate aldera, eta epaiketa eta kartzela mehatxua gainean dutela hainbat herritan konzentrazioak egingo dira gaur, 2008.02.20.
Alegian herriko plazan 19:30etan.
Informazio gehiago nahi duenarentzat hemen egunkariko orria. Egin klik.
Egin berri da Martin Ugalde parkean elkartaratzea eta zabaldu dituzte bertan Andoni Egañak bost urte pasa ea gero idatzitako habanerak. Haber hurrengoan ekartzen ditugun
F. astotzarra
zabaldu |
del.icio.us |
Azken urteotan bezela, zazpi astoren gainean bertso eskolak kalendarioa osatzen parte hartu du. Alegiako argazkizaleen taldeak garai bateko Alegiako eta bertako bizimodua azaltzen duten fotografi zaharrak jartzen ditu eta horren inguruan, hilabete bakoitzeko bertso bana jartzen dituzte bertso eskolako kideek. AKO, Alegiako kultur orria, arduratu da egutegiaren osaketaz.




