Urteberrion!!
Asteazkena, 2008 Urtarrila 2Urte amaiera urtean zehar egindakoaren laburpena egiteko izaten omen da, eta agian guk ere horrelako zerbait egin behar genuke, etorkizunera begira indarrak hartzeko bada ere. Aurten sekula baina ekitaldi gehiago burutu ditugu: bertso-bazkaria, bertso-afariak, bertso-saioak, bertso-paper lehiaketa, bertso poteoa, hainbat ekitalditan parte hartzeko deitu digute, helduen eta haurren bertso-eskolak martxan dira, Gpuntuko finalean ere izan ginen…
Honek guztiak bide onean goazela esan nahi du, baina ezin dugula geldirik geratu. Etorkizunean (hurbilean eta urrunean) izango dira ekintza eta ekitaldi gehiago, beraz adi egon!!
Ondo ai gaittuk ta animo mutillek!!
Urteberrion denoi!!!

zabaldu |
del.icio.us |








