zazpi astoren gainean

Bertso afaria 2007-02-15

Igandea, 2008 Otsaila 3

Betidanik bidelagun izan dira bertsoa eta sagardotegiak. Gure bertso eskolakook ere ohitura horri eusten diogu eta gure bertso-praktikarako leku aproposagorik ez dagoela sinetsita gaude.
Horregatik, urtero egiten dugu gutxienez afari bat sagardotegian. Aurtengoa (aurtengo lehenengoa) otsailaren 15ean egingo dugu, Aldabako Hipolitonen.
Bertso-urte berriari indartsu ekiteko indarrak hartzeko balioko digu! EARRA BERTSOA!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (2) erantzun

2008ko kalendarioko bertsoak

Asteazkena, 2008 Urtarrila 2

Azken urteotan bezela, zazpi astoren gainean bertso eskolak kalendarioa osatzen parte hartu du. Alegiako argazkizaleen taldeak garai bateko Alegiako eta bertako bizimodua azaltzen duten fotografi zaharrak jartzen ditu eta horren inguruan, hilabete bakoitzeko bertso bana jartzen dituzte bertso eskolako kideek. AKO, Alegiako kultur orria, arduratu da egutegiaren osaketaz.

Egutegian baldin badaude ere, hemen bertsoak irakurri nahi dituenarentzat, eta kalendarioa lortu nahi duenak berriz badaki idatzi guri. Ez da derrigorra bertsotan egitea, ezta ondo egitea ere.

2008ko kalendarioko bertsoak

Hor portadan doan argazki bat ere, A.M. Elizalderi esker argazkizaleen taldeak eskuratu duena eta 1945 inguruan ere zahagiardoak egiten zirela erakusten diguna. On egin!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun

HITZEN AZOKA

Asteazkena, 2007 Azaroa 14

Taldeko batzuk Behobiatik Donostia korrika ai zien bitarten bi langilenak Zaztarre ta ni bertso paperak saltzen aittu ginen plazan azaro kulturaleko azokan.
Larehundik gora bertso paper banatu genittun. Mikrotik e kantatu gendun prestatutakok ta bapatekok.
Hamaiketakoa iteko denbora ere eman zigun. Irabazitako diruk bertso eskolako ekitalditan inbertituko die.
Korrikalarin notizik oso onak izan zien, denek bukatu zuten: Txanpio aurrena eta azkenak Beñat ta Iker, batea allatu omen zien. Puntutan eo…
Eta hori guztia Ostiralen kriston bertso afarie ta batzuk juerga in ta geo. Aje kentzeko modu onena, kirola (korrika, bertsoa,…).
Hurrungo urten gehio.

Doinua: Misiolari baten moduan

Bertso paperak eskutan eta
bertso hitzak mingaiñean
idatzitakok partitu eta
txanpon batzuk ordaiñean.
Behobiatik Donostiraino
besteak ahalegiñean
ziztu bizian, motel, poliki
edo eta eziñean
Hara noraino heldu daiteken
Zazpi astoren gaiñean

Imanol

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (5) erantzun






















"Zazpi astoren gainean" bertso eskola
20.260 ALEGIA

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft