zazpi astoren gainean

Astotxoak larrean

Osteguna, 2008 Ekaina 5


Bukatu da Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa eta gure bertso eskolako gaztetxoak txalotzeko garaie da. Oso nota altukin bete dituzte jarritako helburuak, Alegiako saioan kantatu zutenak, lasai, azkar eta txukun kantatu zuten. Txikien taldeak ez zuen finalera pasatzea lortu baño ez zen urruti ibiliko eta bada zerbait alegiatik taldea ateratzea bera ere, . Hasi die astotxoak katea askatu eta bere kaxa ibiltzen.
Kultur Etxea lepo bete zen, bai hasieran bertso paperak idaztera etorritakoekin eta gero saioa entzutera bildu zirenekin. Giro paregabea!
Bertso eskolako beste kidek animatzera azaldu ziren pankarta eta guzti… eta ikusi zuten hurrengorako zer egin behar duten. Preparatu eta animo!
Gero Irurako finalak etorriko ziren, eta han Gipuzkoako Eskolarteko 28. bertsolari txapelketan bertsopaperetako irabazle izendatu zuten astotxo alegiar bat, LH 3 eta 4 . mailan.
Aratz Irazustabarrenak jantzi zuen bertan txapela, jantzi zion bere maisu den Iker Iriartek.
Hauxe irabazteko Aratzek idatzi zuen bertsoa. Alegiko Kultur Etxeko saioan idatzi ere. Gaia jarri eta ordu bete izan zuten lanerako.

Gaia. Egun hauetan ez zara telebistaren aurrean eseri
Doinua: Misiolari baten moduan

Egunak joan eta etorri
telebistaren aurrean
Imanol ta ni egoten ginen
salako sofa gainean,
egun batean ama etorri
ta esan zigun bapatean
Telebista hau geldituko da
itzalduta hilabetean…
Play Stacionen ibiliko naiz
lanen dauden bitartean

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (4) erantzun

Astotxoak

Igandea, 2007 Abendua 2

Bizi gaitu orainak,
ta bizi atzoak,
nahiz batzutan zeraten
pixkat maltzurtxoak…
Merezi du joateak…
merezi, bertsoak…
Segizue gozatzen
nere astotxoak!!!

Iker

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun

BERTSO ESKOLA EARRA

Larunbata, 2007 Azaroa 24

IEPA BERTSO ESKOLAKO HIRU LAGUN GEA Gorka Altuna,Aratz Irazustabarrena eta Julen Venegas. ostiraletan egoten gera Kultur etxean. Kriston gaixki pasatzen deu, baino halare datorren ostiralean jungo gea bestela maixue nearrez hasiko da.

bertso eskolan zenbat
bertso eta arte
irakasle gaiztoa
Iker iriarte
baina alare bertsotan
artzen degu parte
agur Iker bagoaz
ta ostiral arte

argazkik Felixen kontu.Aio


Hemen hiru bihurrien argazkia. Bertso eskolakoak beste egun baten

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (2) erantzun

XALBADOR SARIAN BI IRABAZLE

Asteartea, 2007 Azaroa 20

Ia ahaztuta ote geneuzkan ere… (izan ere hainbeste notizi sortzen ditegu aspaldi hontan).


Xalbador Saria 2007 bertso paper lehiaketako irabazleen berri eman zuten joan den hilabetean, eta zazpiastorengainean taldeko bik aurkeztuak zituzten beraien sortak.
Bi sari ekarri zituzten Alegiara bi anaiek.
Hamasei urtez beheko maila zen eta lehen saria eta bigarren saria lortu zituzten hurrenez hurren Imanol Irazustabarrenak (13 urte) eta Aratz Irazustabarrenak (9 urte)
Hemen daude norbaitek irakurri, eta kantatu noski, nahi baditu.
Zorionak irabazleei eta haber merienda noiz patzeuen !


Imanol Irazustabarrena Xalbador Saria 2007 - lehenengo saria

Aratz Irazustabarrena Xalbador Saria 2007 - bigarren saria

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (2) erantzun

GAZTETXOEN BERTSO ESKOLA OSTIRALERO

Asteazkena, 2007 Azaroa 7

Hasi da gaztetxoen bertso eskola. Ostiralero izango da eta aurten Kultur Etxean 4:30tan. Iker Iriarte izango da aurten maixu
Beraz animo eta pazientzia astotxotarrekin Iker.
Joan den astean eskolara joan ziren Iker bera, Amaia Agirre eta Imanol Irazustabarrena, eskolaren propaganda egin eta bertsoa zer den azlatzera eta erakustera. Oso ondo aritu ziren.
Beraz animo bertsolari gaztetxoei. Eta gogoratu gure taldearen filosofia; Ondo pasa behar deu, eta bitarten ikasten badeu hobe!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (2) erantzun






















"Zazpi astoren gainean" bertso eskola
20.260 ALEGIA

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft