Festatan, bertsoak tope
Asteazkena, 2009 Uztaila 22Saio asko izan dira aurtengo festatan ere, ofizialak… eta ez hain ofizialak. Onenak, txosnako barra ertzean edo Tontokaleko harrian eserita botatakoak haizeak eraman ditu. Errepika ezinak izaki entzun zituenaren oroimenak bakarrik gordeko ditu.
Beste batzuk bildu, grabatu, egin ditugu eta sarean ere badaude. Karmen egunez Inaxio Begiristain Kultur Etxea tope beteta giro ederrean saio bikaina egin zuten Andoni Egañak, Amaia Agirrek, Aitor Sarrriegik eta Amets Arzallusek.
Hurrengo egunean jubilatuen hamaiketakoan Unai Agirrek eta Aitor Mendiluzek egin zuten saioa librean. Bi hauetako bertsoaldiak daude entzungai bertsoplaza.tv web atarian.
Horren adibide gure orrira ekarri degun Andoni Egañaren agurra. Bertsolariek behin eta berriz aitortu zuten Alegian dagoen bertso mugimendu ederra, eta hemen bere hasierako agurrean txapeldunarena.
zabaldu |
del.icio.us |



