zazpi astoren gainean

Txapela buruan… iturria gainezka

Asteazkena, 2009 Ekaina 3
Kategoria: Bertso eskola

Poziturriak aipatzen ziren aurreko postean, Bigarrengo honetan posterik jo gabe gola sartu eta gaztetxok pozaren iturria gainezka jarri dutela aipatu beharko da . Donostiako Manteo kiroldegian, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelketan, irabazle izan zen gure taldea.
Alex Goikoetxea, Haritz Mujika eta Aratz Irazustabarrena bertako bertsolariei eta dagokien beste guztiei, Iker, Amaia… ZORIONAK
Ondo pasatzea zen helburu, gozatu eta gozarazi ziguten bertaratutakoei eta gainera sariz kargatuta bueltatu ginen. Gaztetxoen bertso eskolako irteera moduan arratsalde pasa egin genuen, trenean joan etorria, gero saioa eta bukatzeko afaria. Egun konpletoa, zertarako gehiago eskatu?
Hemen dago saioa Zumarrago-Urretxuko bertso eskolakoei esker, bere zubertsotan.net orrian beste gauza interesgarri askokin batera agertzen baita.
Helduen mailan Imanol Irazustabarrenak kantatu zuen, papera txukun bete eta besteek bezela mejoratzeko marjena badagoela erakutsi zuen. Hala hobeto, bestela zertarako dago bertso eskola? Nun gozatuko genuke zer ikasirik, zer eginik ez bagenu?


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  | 

2 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://zazpiastorengainean.blogsome.com/2009/06/03/txapela-buruan-iturria-gainezka/trackback/

  1. Zorionak denoi!!

    Urte ederra eta egun pasa hobea urteari amaiera bikaina jarriz!!

    Hurrengo ikasturterarte!!

    Comment by Administrator — June 3, 2009 @ 6:31 pm

  2. Zorionak
    Orain GARAI BATEKO ALEGIn demostratu zuen abileziak

    Comment by Ibon — June 4, 2009 @ 8:34 am

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.























"Zazpi astoren gainean" bertso eskola
20.260 ALEGIA

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft