Txapela buruan… iturria gainezka
Asteazkena, 2009 Ekaina 3Poziturriak aipatzen ziren aurreko postean, Bigarrengo honetan posterik jo gabe gola sartu eta gaztetxok pozaren iturria gainezka jarri dutela aipatu beharko da . Donostiako Manteo kiroldegian, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelketan, irabazle izan zen gure taldea.
Alex Goikoetxea, Haritz Mujika eta Aratz Irazustabarrena bertako bertsolariei eta dagokien beste guztiei, Iker, Amaia… ZORIONAK
Ondo pasatzea zen helburu, gozatu eta gozarazi ziguten bertaratutakoei eta gainera sariz kargatuta bueltatu ginen. Gaztetxoen bertso eskolako irteera moduan arratsalde pasa egin genuen, trenean joan etorria, gero saioa eta bukatzeko afaria. Egun konpletoa, zertarako gehiago eskatu?
Hemen dago saioa Zumarrago-Urretxuko bertso eskolakoei esker, bere zubertsotan.net orrian beste gauza interesgarri askokin batera agertzen baita.
Helduen mailan Imanol Irazustabarrenak kantatu zuen, papera txukun bete eta besteek bezela mejoratzeko marjena badagoela erakutsi zuen. Hala hobeto, bestela zertarako dago bertso eskola? Nun gozatuko genuke zer ikasirik, zer eginik ez bagenu?
zabaldu |
del.icio.us |



