Biba gu!!!!
Larunbata, 2009 Maiatza 23Azken aldian bertso-eskola poz iturri amaigabe bihurtu zaigu. Lehenbizi, BertsolarHITZA desafioa irabazi genuen; ondoren Mikel Artolak Osinaldeko finalean entzulearen saria jaso zuen eta orain….Eskolarteko Bertsolari Txapelketako Final Haundira pasa dira asto txikienak!!!
Txikien mailan (14 urtera arte), taldeka neurtzen dira. Asteasu-Alegi taldea atera dugu, bertsolari HAAAUUUUNDI hauekin: Alex Goikoetxea, Aratz Irazustabarrena eta Haritz Mugika (erdi alegitarra, ama herritarra da eta).
Helduen mailan (14-18 urte) Imanol Irazustabarrena (ponitik astorako bidean) finalerako sailkatu da, eta Iñaki Artola finalaren ateetan geratu da, bederatzigarrena izan delarik, finalean sartzeko puntu erdi baten faltan. (Pena nik izan beharra / bederatzigarrena.)
Ikusgai duzue joan den ostiralean Beasaingo Usurbe aretoan txikienek egin zuten saioa.
Finala, Maiatzak 29 Ostirala arratseko 16:00n, Donostian Zurriola Auzoko Mantero polikiroldegian. Guztiak gonbidatuta zaudete astoak animatzera!!
P.D. Bertso mundu gaiztoko zurrumurru are gaiztoagoek diote Egañak bere erreinaldia arrixkuan ikusi duela Alegia-Asteasuko taldearekin…
Biba GU!!!
zabaldu |
del.icio.us |




Biba zuek!
Comment by bedaio3000 — May 24, 2009 @ 9:04 am
Zorionak !!!
Lan bikañe, bai hoixe.
Comment by Olatz — May 26, 2009 @ 8:17 pm