zazpi astoren gainean

Zorionak Mikel!!

Astelehena, 2009 Apirila 27
Kategoria: Bertso eskola

Zoriontsu gaude astook. Eta alai. Eta arro. Ez baita gutxiagorako.

Mikel Artola bertso eskolako kideak entzuleek emandako saria irabazi zuen joan den larunbatean Gabiriako Osinalde sarian. Txapelketa garrantzitsua da berau, momentuko bertsolari gazte onenek kantatzen dutelarik bertan. Lehenik, finalerako sailkatzea lortu zuen Mikelek, eta ondoren, behin finalera iritsita, zeukan guztia eman zuen bertaratu ginenon gozagarri.

Maddalen Arzallus, Hodei Barroso, Jone Uria, Miren Amuriza, Arrate Illaro eta Mikel bera aritu ziren kantuan. Arzallusek irabazi zuen txapelketa, Amurizak bertso onenaren saria eskuratu zuen eta Artolak entzuleek emandako saria, saio eder baten ondoren.

Ez da baina Mikelek sari bat eskuratzen duen lehen aldia. Ihaz Alegiko bertso-paper lehiaketa irabazi zuen, Anorexiari jarriak izeneko bertso sortarekin. Hemen duzue bertso-sorta. Kantuan Mikel bera, Gari Zubillaga eta Beñat Garmendia Etxetxuri; musikariak Antonio Zubillaga, Manex Elola, Irati Garmendia eta Julen Goikotxea. Gozatu.


Zorionak bihotz bihotzez Mikel. Zerbeza bat zor diguk!!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  | 

5 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://zazpiastorengainean.blogsome.com/2009/04/27/zorionak-mikel/trackback/

  1. zorionak asto guztiei eta bereziki mikeli. bertso eskola ari da bai fruituak ematen.

    bertsolariak onak ez ezik, blogariak ere bikainak. post politte.

    kantatzen bukatu diat. jejejeje

    Comment by ibusg — April 27, 2009 @ 6:21 pm

  2. Zorionak Mikel, eta zazpiastozale guztioi.
    Post politt, ta bideo earra! ;-)

    Comment by balerditik — April 27, 2009 @ 7:23 pm

  3. Ahaztu egin zait post-ean aipatzea: gure eskerrik haundienak Txarliri bideoarengatik!! Trago bat zor diu!!

    Comment by Administrator — April 27, 2009 @ 10:45 pm

  4. Zorionak!

    Harritzekoa dek Alegin zereken PLAZA GIZON/EMAKUME pille!

    Herri ttikie, baño produktiboa!

    Comment by Johan — April 28, 2009 @ 11:07 am

  5. Zorionak Mikel !!!
    Post dotorea. Aurrekon irratin entzun nittun Gabiriko bertsok, eta benetan bertso polittek. Segi holaxe.

    Comment by Olatz — May 6, 2009 @ 12:24 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.























"Zazpi astoren gainean" bertso eskola
20.260 ALEGIA

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft