Alegi txapeldun!!
Asteazkena, 2009 Apirila 8Amaitu da bertsolarHITZA bertso desafioa. Hiru herrik hartu dugu parte (Ibarra, Altzo eta Alegi), eta lehengo larunbatean jokatu genuen final handia Ibarrako Gaztetxean, Alegiko eta Altzoko taldeen artean.
Alegiko taldetik Felixek, Imanolek, Zaztarrek eta Ikerrek kantatu genuen (Beñat, gogoan zaitugu!!), eta Altzotik, Laso, Olano, Adur eta Etxordek osaturiko taldea joan zen Ibarrara. Saio bikain baten ondoren Alegiko taldea izan zen txapeldun, berdinketa hausteko saio eta guzti.
Dena oso ondo atera zen, eta desafioak merezi bezelako amaiera izan zuen. Eta noski, txapeldunok ospatu genuen gau luze luze batean!! Ea hurrengo urtean herri gehiago animatzen diren.
Denbora asko itxaroten egondako zerbait pasatzen den guztietan gertatzen den bezela, hutsune bat geratu zaigu barruan; egun handi bat bizi eta pasa izanaren oroimen melankoliko bat. Berau goxatzeko, saioaren laburpen zabala ikusi nahi duzuenok klikatu hemen. Zorionak denoi!! Mundialak gera!!
zabaldu |
del.icio.us |



