zazpi astoren gainean

Zorionak Mikel!!

Astelehena, 2009 Apirila 27
Kategoria: Bertso eskola

Zoriontsu gaude astook. Eta alai. Eta arro. Ez baita gutxiagorako.

Mikel Artola bertso eskolako kideak entzuleek emandako saria irabazi zuen joan den larunbatean Gabiriako Osinalde sarian. Txapelketa garrantzitsua da berau, momentuko bertsolari gazte onenek kantatzen dutelarik bertan. Lehenik, finalerako sailkatzea lortu zuen Mikelek, eta ondoren, behin finalera iritsita, zeukan guztia eman zuen bertaratu ginenon gozagarri.

Maddalen Arzallus, Hodei Barroso, Jone Uria, Miren Amuriza, Arrate Illaro eta Mikel bera aritu ziren kantuan. Arzallusek irabazi zuen txapelketa, Amurizak bertso onenaren saria eskuratu zuen eta Artolak entzuleek emandako saria, saio eder baten ondoren.

Ez da baina Mikelek sari bat eskuratzen duen lehen aldia. Ihaz Alegiko bertso-paper lehiaketa irabazi zuen, Anorexiari jarriak izeneko bertso sortarekin. Hemen duzue bertso-sorta. Kantuan Mikel bera, Gari Zubillaga eta Beñat Garmendia Etxetxuri; musikariak Antonio Zubillaga, Manex Elola, Irati Garmendia eta Julen Goikotxea. Gozatu.


Zorionak bihotz bihotzez Mikel. Zerbeza bat zor diguk!!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (5) erantzun

Alegi txapeldun!!

Asteazkena, 2009 Apirila 8

Amaitu da bertsolarHITZA bertso desafioa. Hiru herrik hartu dugu parte (Ibarra, Altzo eta Alegi), eta lehengo larunbatean jokatu genuen final handia Ibarrako Gaztetxean, Alegiko eta Altzoko taldeen artean.

Alegiko taldetik Felixek, Imanolek, Zaztarrek eta Ikerrek kantatu genuen (Beñat, gogoan zaitugu!!), eta Altzotik, Laso, Olano, Adur eta Etxordek osaturiko taldea joan zen Ibarrara. Saio bikain baten ondoren Alegiko taldea izan zen txapeldun, berdinketa hausteko saio eta guzti.

Dena oso ondo atera zen, eta desafioak merezi bezelako amaiera izan zuen. Eta noski, txapeldunok ospatu genuen gau luze luze batean!! Ea hurrengo urtean herri gehiago animatzen diren.

Denbora asko itxaroten egondako zerbait pasatzen den guztietan gertatzen den bezela, hutsune bat geratu zaigu barruan; egun handi bat bizi eta pasa izanaren oroimen melankoliko bat. Berau goxatzeko, saioaren laburpen zabala ikusi nahi duzuenok klikatu hemen. Zorionak denoi!! Mundialak gera!!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun

Erregea eta Bufoia

Larunbata, 2009 Apirila 4
Kategoria: Bertso eskola

Bi astetan zehar Euskal Herria zeharkatu ondoren, bihar iritxiko da Korrika Gasteizera. Alperragoentzat baina, Korrika Kulturalak hainbat ekitaldi ezberdin antolatu ditu hilabete hauetan.

Hoietako bat izan da Erregea eta Bufoia emanaldi berezia, bertsolaria versus antzezlea. Jakina da bertsolariek (ia) beti inprobisatu egiten dutela. Kasu honetan, antzezleak ere inprobisatu egingo du, aurrez prestaturiko pertsonaia batzuen gainean.

Ekitaldi bitxi eta ezohikoa, bi arte mota ezberdin uztartzen dituena. Tuteran izandako saio honetan, Erregea Unai Iturriaga da, Bufoia Ander lipus eta gai-jartzailea Unai Elizasu.

Erregea ala Bufoia, nork irabaziko ote du hitzaren borroka honetan?


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (2) erantzun






















"Zazpi astoren gainean" bertso eskola
20.260 ALEGIA

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft