zazpi astoren gainean

Zinema eta bertsoa

Astelehena, 2008 Uztaila 14
Kategoria: Ekitaldiak

Tontokaletik iritxi zaigun galderari erantzunez, eta aspaldi gure bitakora maitea abandonaturik dugun honetan, udarak ematen duen bizi-pozarekin ea martxa pixkat hartzen dugun.

Egia da Alegiako zinema toki aproposa dela. Baina zertarako? Azken aldian herriko kultur ekintza (ia) denak Kultur Etxean burutzen dira. Lekuz Zinema baina handiagoa da, hau da, jende gehiago sartzen da. Ados nago toki paregabea dela eta erabilera eman behar geniokeela, baina nola? Alegian ba al dago halako kultur eskaintzarik? Filmak? Haurrentzat zerbait? Norbaitek ba al dauka idearen bat?

Bertso-eskolakook gure aldetik aurtengo festetako bertso-saioa bertan antolatu dugu. Sonoridade bikaina dauka, eta festetako eromenetik ihes egiteko toki ederra da. Hantxe ikusiko gara!!!

Bertsolariak: Aitzol Barandiaran, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Andoni Egaña

P.D. Ez ahaztu bertsoarentzat egun handia dela igandekoa ere. Bertsotarako beste toki paregabe batean, Bulebarrean noski!!!!. Prestatu Zirko Handia iritxi da eta herrira!!!

Ondo pasa festak eta Bibalabirjen!!!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  | 

erantzunak »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://zazpiastorengainean.blogsome.com/2008/07/14/zinema-eta-bertsoa/trackback/

Oraindik erantzunik gabe.

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.























"Zazpi astoren gainean" bertso eskola
20.260 ALEGIA

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft