Zinema eta bertsoa
Astelehena, 2008 Uztaila 14Tontokaletik iritxi zaigun galderari erantzunez, eta aspaldi gure bitakora maitea abandonaturik dugun honetan, udarak ematen duen bizi-pozarekin ea martxa pixkat hartzen dugun.
Egia da Alegiako zinema toki aproposa dela. Baina zertarako? Azken aldian herriko kultur ekintza (ia) denak Kultur Etxean burutzen dira. Lekuz Zinema baina handiagoa da, hau da, jende gehiago sartzen da. Ados nago toki paregabea dela eta erabilera eman behar geniokeela, baina nola? Alegian ba al dago halako kultur eskaintzarik? Filmak? Haurrentzat zerbait? Norbaitek ba al dauka idearen bat?
Bertso-eskolakook gure aldetik aurtengo festetako bertso-saioa bertan antolatu dugu. Sonoridade bikaina dauka, eta festetako eromenetik ihes egiteko toki ederra da. Hantxe ikusiko gara!!!
Bertsolariak: Aitzol Barandiaran, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Andoni Egaña




P.D. Ez ahaztu bertsoarentzat egun handia dela igandekoa ere. Bertsotarako beste toki paregabe batean, Bulebarrean noski!!!!. Prestatu Zirko Handia iritxi da eta herrira!!!
Ondo pasa festak eta Bibalabirjen!!!
zabaldu |
del.icio.us |



