Astotxoak larrean
Osteguna, 2008 Ekaina 5
Bukatu da Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa eta gure bertso eskolako gaztetxoak txalotzeko garaie da. Oso nota altukin bete dituzte jarritako helburuak, Alegiako saioan kantatu zutenak, lasai, azkar eta txukun kantatu zuten. Txikien taldeak ez zuen finalera pasatzea lortu baño ez zen urruti ibiliko eta bada zerbait alegiatik taldea ateratzea bera ere, . Hasi die astotxoak katea askatu eta bere kaxa ibiltzen.
Kultur Etxea lepo bete zen, bai hasieran bertso paperak idaztera etorritakoekin eta gero saioa entzutera bildu zirenekin. Giro paregabea!
Bertso eskolako beste kidek animatzera azaldu ziren pankarta eta guzti… eta ikusi zuten hurrengorako zer egin behar duten. Preparatu eta animo!
Gero Irurako finalak etorriko ziren, eta han Gipuzkoako Eskolarteko 28. bertsolari txapelketan bertsopaperetako irabazle izendatu zuten astotxo alegiar bat, LH 3 eta 4 . mailan.
Aratz Irazustabarrenak jantzi zuen bertan txapela, jantzi zion bere maisu den Iker Iriartek.
Hauxe irabazteko Aratzek idatzi zuen bertsoa. Alegiko Kultur Etxeko saioan idatzi ere. Gaia jarri eta ordu bete izan zuten lanerako.
Gaia. Egun hauetan ez zara telebistaren aurrean eseri
Doinua: Misiolari baten moduan
Egunak joan eta etorri
telebistaren aurrean
Imanol ta ni egoten ginen
salako sofa gainean,
egun batean ama etorri
ta esan zigun bapatean
Telebista hau geldituko da
itzalduta hilabetean…
Play Stacionen ibiliko naiz
lanen dauden bitartean
zabaldu |
del.icio.us |




zorionak Aratz!
Comment by bedaio3000 — June 5, 2008 @ 11:56 am
Por zierto, “Misiolari baten moduan” zer dek doñue edo posture…
Comment by bedaio3000 — June 5, 2008 @ 11:57 am
Honelako blogetan eta, inportantea omen da, azaltzen dien, aipatzen dien… jendearen izenak eta aipatzea, eta ez bakarrik jende famosoa eta bertsolari onak. Beraz Iker Iriarte eta Aratz Irazustabarrenarekin batera argazkian dagoen hirugarrena Andoni Egaña (zarauztarra) dela esatea falta zitzaion post honi. Aklaratuta gera bedi!
Comment by Administrator — June 12, 2008 @ 9:19 am
Eskerrikasko Felix, ni bai bere aurpegie ezagun antxekoa ite zitzaitela…
Iker
Comment by Administrator — June 12, 2008 @ 7:44 pm