Entrenamenduko bideoa
Asteazkena, 2008 Maiatza 7Maiatzaren 16an Gipuzkoako Eskolarteko bertslari txapelketa jokatuko da Alegian. Arratsaldeko 4:00etatik aurrera Kultur Etxean.
Etxean jokatzen degula eta zazpi astoren gainean bertso eskolako gaztetxoek ateratzea erabaki dute. Eginbeharreko ariketak zeintzuk ziren… ikusi eta entrenatzen hasi beharra zegoen. Hemen bertan grabatutako zati bat, sarean espiak baldin badaude eta beldur eszeniko pixka bat sartzeko edo, gainera ez dakite hemen jarritakoa baño askoz hobeto egiten badakitela…
Ahaztu gabe parte zeinek hartuko duten: Txikien mailan taldeka izaten da, beraz Alegiko taldea Iñaki Artola, Iurgi Goñi eta Aratz Irazustabarrenak osatuko dute, eta aurten haundien mailara pasako da 15-18 urte Imanol Irazustabarrena.
Animo guztiei eta Iker Iriarte irakasleari.
Ariketa, jolasa. Arazo teknikongatik Artolan bertsoa ez da bukatzen, zuek osatu. Proposatutako bukaera onenen artean Eskolarteko saiorako bi sarrera zozketatuko dira. On egin!
zabaldu |
del.icio.us |




…………….
ez nuke nahi kale,
barra libre ta barra libre ta
kantatzen degu debalde!
Comment by zikloxmania — May 7, 2008 @ 12:47 pm
……
enuke in nahi kale;
nahiz ta izango degun
hamaika kakale!!!!
Zoragarrie Felix, aupa hi!!!
Segi entrenatzen ta ostiralarte!!
Iker
Comment by Administrator — May 7, 2008 @ 2:02 pm
…enuke in nahi kale;
ta esaerak dion bezela,
kale ez baldinba bale!
Comment by Beñat Etxetxuri — May 8, 2008 @ 6:39 pm
enuke in nahi kale
niretzat leku elegantena
da gure tontokale (jejejej)
Comment by ibusg — May 11, 2008 @ 5:43 pm
…
bueno ados bale
denok izan zeate
hontan irabazle
beraz jun zintezkete
takila eskale
Comment by astotzarra — May 15, 2008 @ 3:05 pm