Sarasua maixua
Asteazkena, 2008 Apirila 9Lehengo astean gure txapeldun haundiaren bideo bat jarri bagenuen, oraingo honetan Jon Sarasua maixuaren bertsokanta batekin gatoz. Berau orain dela urtebete grabatutakoa da Gu Ta Gutarrak taldeak Arrasaten eman zuen kontzertuan.
Sarasua gonbidatu zuten kontzertura eta ez zitzaien damutu, ez horratio!!! Azken urteetan, zoritxarrez, plazaz plazako jardunetik at egonik, bere jarraitzaile garenok horrelako harribitxiekin konformatu behar.
Euskal famatuen munduaren inguruan idatzia da bertsokanta. Ederra benetan. Onena zuok ikustea. Gozatu!!!
zabaldu |
del.icio.us |




bikaine benetan! Martxa honetan nere bloga aurrera eraman ordez zuena leitzekin eta entzutekin nahiko lan izango diat.
Maila ederra hartzen ari dena gure astotarren blogak. Dagoeneko matrikulatu gabeko ikasle bat badezue. Por libre ikasiko duena: neonik.
Segidilla, doinu kubatarra, bertsokanta, eta horrelako hitzak nere eguneroko argotera pasako ote diren susmoa diat. Nahiz eta nik hip-hop, rap, george moustaky, time real, eta hainbat terminoekin lotu oain arte ikusitako bideoak.
segi horrela astok!
Comment by ibusg — April 10, 2008 @ 4:23 pm