Txapelduna segidillan
Ostirala, 2008 Apirila 4
Neoastook azken bolada honetan gure bloga ahaztu xamarrik eduki dugula kontuan hartuta, berriro hasi nahi genuke bertsoaren eta bertsozaleon zirrikituak astinduz.
Horretarako, zer egokiagoa Iñigok tontokaletik testuinguru ezin hobeagoan (larunbat iluntzean, txikiteoan, nun bestela?!) emandako aholkuak jarraitzea baino; bertsoaren sekretutxoak txintxarrisferan zehar zabaltzea proposatu zigun.
Lehen ikasgai bezela hemen Andoni Egañak segidilla doinu kubatarrean egin zuen saioa Abadiñoko Gaztetxean. Ea gustoko duzuen, batipat hik Iñigo!!
zabaldu |
del.icio.us |




hoi etorrie, mekauen!
Earra.
Comment by bedaio3000 — April 4, 2008 @ 1:46 pm
Real time. Benetan denbora errealean botatako bertsoak. Informatikariok, gure argotan “real time” berehala edo batpatean emandako erantzunarekin lotzen dugu.
Hau bai adibide garbia, informatika ikasketetan ikasleei “Real Time” zer den erakusteko.
Nik baita ere “prontoa”, “etorrie”, … eta gisa honetako hitzekin kalifikatuko nuke.
Eta “Zazpi astoren gainean” bertso eskola, lehen bertso eskola irekia ez ote den pentsatzen ari nauk. Gela irekia; paretik gabeko gela.
Nik behintzakt ez diat uste sekula ahaztuko dudan segidilla doinu kubatarrean zer den (ez nekien orain arte) eta Egañak zein ondo surfeatzen diken segidillatan.
mila esker neoastook!
Comment by ibusg — April 6, 2008 @ 5:50 pm