Bertso eguna 2008
Osteguna, 2008 Urtarrila 24
Aurten ere iritxi da bertso eguna, beste urte batez. Urteko saiorik garrantzitsuenetakoa izango da bertsozale eta bertsolarientzat bertso eguna, garrantzitsuena ez bada.
Sortu eta lehen urteetan, bertsolari zaharrei omenaldia egitea zuen helburu egun honek, bertsolari eguna izena zuelarik. Baina urtea joan eta urtea etorri, helburuak, eguna, festa, bertsoa ulertzeko modua…guztia aldatuz joan zen, eta azkenean bertsozaleon urteko hitzordu garrantzitsuena bihurtu da.
Azken urte hauetan bezala Donostian ospatuko dugu eguna. Parrandazaleenak eguardi parterako joango gara kapitalera, kaleak (eta gu geu) bertsoz bustitzera. Arratsaldeko 18:00n izango da ekitaldi nagusia, Kursaalean, eta ondoren afaria eta festa. Beraz, gonbidatuta zaudete guztiak!!
zabaldu |
del.icio.us |




Doinue; Zer du gaur Donostiak
(izena behintzat aproposa)
Gonbidapenai baietz
esanez aurrena
esan jungo geala
Donostin barrena
poteoa, saioa
afaria urrena
erakutsiko degu
gauza normalena,
zazpi astoren gaineko
bertsio onena
Astotzarra
Comment by Administrator — January 25, 2008 @ 10:32 am