zazpi astoren gainean

ERREALAREN PATATA ZELAIRA

Asteartea, 2008 Urtarrila 8
Kategoria: gutarrak munduan


Ilunbeko, Gipuzkoako finaleko, olatuen aparrean Real Sociedad Gipuzkoako futbol talde eta ikurrak bertako palkora gonbidatu gintuen bertsolari finalistak eta erantsi ginen elkarteko besteren batzuk. Partidua beste mundukoa ez baina errealak irabazi zuen (Teneriferen aurka 2-1) eta palkoa ezagutzeko modukoa. Barra libre edateko, pintxoak, pastelak… dena debalde. Partiduro hala izango da noski, gero gaizki omen ziak ekonomia…
Bueno hori beste kontu baterako. Bukatu eta gero errealaren marketing arduraduna inguratu zitzaigun, emakumea bera… eta erdalduna. Kastillano garbian hasi zitzaigun, ea beti horrela jazten garen, tan informales... Iker Zubeldia etxeko hobenakin etorri zelakoan nahiko harrituta baina tira… arduraduna berotzen hasiko zen nunbait eta perla gehiago bota ere bai Pero… ¿vosotros por ejemplo sembrando patatas soleís ir pensando en rimas? y ¿cuando reñis con la novia, le reñis rimando?
Bertsok jartzeko modukoa. Aitor Sarriegik animatuko zela esan zigun eta Argia aldizkarian argitaratu ditu.
Ea besteren bat animatzen den, eta bertso eskolarako aholkua patata egiterakoan, erritan edo larrutan marketing arduradunarekin… beti errimatzen.

Felix “astotzarra”

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (3) erantzun






















"Zazpi astoren gainean" bertso eskola
20.260 ALEGIA

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft