zazpi astoren gainean

2008ko kalendarioko bertsoak

Asteazkena, 2008 Urtarrila 2

Azken urteotan bezela, zazpi astoren gainean bertso eskolak kalendarioa osatzen parte hartu du. Alegiako argazkizaleen taldeak garai bateko Alegiako eta bertako bizimodua azaltzen duten fotografi zaharrak jartzen ditu eta horren inguruan, hilabete bakoitzeko bertso bana jartzen dituzte bertso eskolako kideek. AKO, Alegiako kultur orria, arduratu da egutegiaren osaketaz.

Egutegian baldin badaude ere, hemen bertsoak irakurri nahi dituenarentzat, eta kalendarioa lortu nahi duenak berriz badaki idatzi guri. Ez da derrigorra bertsotan egitea, ezta ondo egitea ere.

2008ko kalendarioko bertsoak

Hor portadan doan argazki bat ere, A.M. Elizalderi esker argazkizaleen taldeak eskuratu duena eta 1945 inguruan ere zahagiardoak egiten zirela erakusten diguna. On egin!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun

Urteberrion!!

Asteazkena, 2008 Urtarrila 2
Kategoria: Bertso eskola

Urte amaiera urtean zehar egindakoaren laburpena egiteko izaten omen da, eta agian guk ere horrelako zerbait egin behar genuke, etorkizunera begira indarrak hartzeko bada ere. Aurten sekula baina ekitaldi gehiago burutu ditugu: bertso-bazkaria, bertso-afariak, bertso-saioak, bertso-paper lehiaketa, bertso poteoa, hainbat ekitalditan parte hartzeko deitu digute, helduen eta haurren bertso-eskolak martxan dira, Gpuntuko finalean ere izan ginen…

Honek guztiak bide onean goazela esan nahi du, baina ezin dugula geldirik geratu. Etorkizunean (hurbilean eta urrunean) izango dira ekintza eta ekitaldi gehiago, beraz adi egon!!

Ondo ai gaittuk ta animo mutillek!!

Urteberrion denoi!!!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  (0) erantzun






















"Zazpi astoren gainean" bertso eskola
20.260 ALEGIA

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft