zazpi astoren gainean

HITZEN AZOKA

Asteazkena, 2007 Azaroa 14

Taldeko batzuk Behobiatik Donostia korrika ai zien bitarten bi langilenak Zaztarre ta ni bertso paperak saltzen aittu ginen plazan azaro kulturaleko azokan.
Larehundik gora bertso paper banatu genittun. Mikrotik e kantatu gendun prestatutakok ta bapatekok.
Hamaiketakoa iteko denbora ere eman zigun. Irabazitako diruk bertso eskolako ekitalditan inbertituko die.
Korrikalarin notizik oso onak izan zien, denek bukatu zuten: Txanpio aurrena eta azkenak Beñat ta Iker, batea allatu omen zien. Puntutan eo…
Eta hori guztia Ostiralen kriston bertso afarie ta batzuk juerga in ta geo. Aje kentzeko modu onena, kirola (korrika, bertsoa,…).
Hurrungo urten gehio.

Doinua: Misiolari baten moduan

Bertso paperak eskutan eta
bertso hitzak mingaiñean
idatzitakok partitu eta
txanpon batzuk ordaiñean.
Behobiatik Donostiraino
besteak ahalegiñean
ziztu bizian, motel, poliki
edo eta eziñean
Hara noraino heldu daiteken
Zazpi astoren gaiñean

Imanol

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  | 

5 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://zazpiastorengainean.blogsome.com/2007/11/14/hitzen-azoka/trackback/

  1. Halaxe dek Imanol, gauzek halaxe izan hituan!!
    Zorionak in zenuenagatik ta ia holako ekitaldi gehio iten asmatzedeun, jende guztik ikiarri politte izan zala esan tziak ta.
    Hi, baiño gure bertsok e korrika ai ginela txapela kentzeko mukok izan hituan e!!

    Comment by Astotarra — November 14, 2007 @ 7:07 pm

  2. Batzuk paperak saltzen
    antziñako eran,
    besteak Behobitik
    irtenda karreran
    martxa sartu ezinda
    edota primeran
    garraio mota guztik
    dauzkagu aukeran
    igeri zein hegan
    gurdi edo leran
    astotik jetxi gabe
    nola ibiltzen geran!

    Astotzarra / felix

    Hi astotar bertsotan erantzun, …. baldin badek.
    (….. doinurik)

    Comment by Administrator — November 15, 2007 @ 9:59 am

  3. Ah, aurreko bertsoaren doinua Itziarren semea da.
    Astotzarra

    Comment by Administrator — November 15, 2007 @ 10:02 am

  4. Ez nun izan periyan
    eoteko zoria;
    Zorionak!, zuena
    izan zan, gloria.
    Guk korrika momentu
    txar eta goria
    kilometroa gendun
    bata edo bia,
    aurpegi horia
    “Puta Behobia!!”
    Beñatek hala zion:
    “ya no veo ia.”

    Comment by Astotarra — November 15, 2007 @ 10:42 am

  5. Astotar bat badegu
    langile benetan
    oso azkarra dana
    internet, blogetan
    Nik zerbait eskatu det
    idatzia bertan
    ta ordu erdirako
    erantzuna bueltan
    lanen edo ezertan?
    lanen baina zertan?
    Behobin baino azkargo
    habil hi honetan

    Astotzarra

    Comment by Administrator — November 15, 2007 @ 12:03 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.























"Zazpi astoren gainean" bertso eskola
20.260 ALEGIA

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft