Bagatxik/n BLOGen uniBERTSOAn
Asteartea, 2007 Urria 23Zazpi astoren gainean bertsozale taldekook pauso berri bat eman degu teknologia berrietan. Badegu gure bloga.
Hasi bakarrik egin gera, beraz pazientzia. Oraindik ez dakigu zer egin, nola, zeinentzako. Egingo degula bakarrik! Eta ez da gutxi.
Tontokaletik bloga izan degu maisu eta bide erakustaile. Txintxarrisfera osatzera gatoz beraz badezue (eta baditegu) bidai lagun berri bat. Eskerrik asko denoi.
BubbleShare: Share photos - Thanksgivingtime!
Eta… “ohikoa den bezela, hasierako agurrekin hasiko gera. Nahi duenak, nahi duen doinu eta neurrian hasi eta gero bestek jarraitu”
Tontokaletik abiatuta
iriki da gure bloga
orain jendeak galdetuko du
eta hori zertako da?
Igual denboraz lanak barrutik
ateratzeko kanpora,
igual ondo ez dakigulako
zertan gastatu denbora.
Erakutsiko digu denborak
nola jun, nundik ta nora
Felix Irazustabarrena
zabaldu |
del.icio.us |




zorionak eta animo. Txintxarrisfera handitzen ari da. auskalo nora arte!
Comment by Administrator — October 23, 2007 @ 8:43 pm